![]() |
Cruz Roja ARRILUZE Gurutze Gorria |
Arriluzeko etxea Uribe
Aldeko Gurutze Gorriaren zentru moduan erabiltzen dugu, honen barne Leioa-Erandio
eta Plentziako anbulantzia postuak daudelarik. Hemen egunero erabiltzen
ez den emergentzietarako materiala gordetzen dugu, eta ezbehar haundi bat
gertatzekotan edo ta kirol edo jai gertakizunei babes emateko prest daude
beti.
Hemen gordeta dugun larrialdietarako materialeen artean generadoreak, piku eta palak, sierra mekanikoak eta haizkorak, argi kanoiak, linternak, autobabesarako ekipoak, botikinak, berpizte ekipoak... etab. |
![]() |
ANBULANTZIAK |
![]() |
Bi anbulantzia ditugu
ere, haietako bat medikua daramala eta Bizi Euskarri Aurreratua edozein
momentuan emateko prest dagoena, eta bestea Oinarrizko Bizi Euskarrizko
motatakoa dena, Larrialdiko Garraio Sanitario Sarean dabilenen antzekoa.
Larrialdi haundi baten aurrean edo ta ekipo extra behar direnean, gure anbulantzia hauek momentu batean prest egon daitezke inguruan dabiltzaten bolondresei abisua emateko daukagun sistema bati esker. Pasa ezazu saguaren gezia irudiaren gainetik gure Oinarrizko Bizi Euskarrizko anbulantzian daramaguna ikusteko. |
HOSPITAL MUGIKORRA |
Ford Transit furgoneta batean daramagun kanping denda antzeko hospitale bat da, eta urpekaritzarako erabiltzen diren aire bonbona birn bitartez bost minututan prest gelditu daitekeena. Barruko ekipoaren artean zortzi ohetila ditugu, bakoitzak bere Oinarrizko Bizi Euskarriko botikinarekin, defibrilatzaile bat, bentilatzailea, aspiradoreak, oxigenoterapiako ekipoak, Bizi Euskarri Aurreraturako botikin bat... etab. Argiak eta berogailua furgoneta berean daramagun generadore baten bidez darabilte. |
![]() |