Cruz Roja PLENTZIA Gurutze Gorria |
Plentziako Gurutze Gorriko
postua Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusaren hondoan dago kokatuta,
bi herri hauen arteko mugan hain zuzen ere.
30 bat bolondresek osatuta gutxi gora behera, postu honek Plentzia, Barrika, Gorliz, Urduliz, Lemoiz, eta Maruriko herrietan gertatzen diren larrialdietaz arduratzen da, alde hoietako errepide sarea eta Bilborako bidean doazenak barne. Gainera, postu honetako anbulantziak Sopela, Gatika, Mungia, Meñaka eta Bakio hartzen ditu bere gain bertoko anbulantziek lanpetuta daudenean. |
Larrialdi deiak Osakidetzatik etortzen dira zuzenean, emergentzia guztiak 112 telefono zenbakiaren bidez kordinatzen bait ditu Premiazko Garraio Sanitariorako Sarearen barne dauden errekurtsoak bidaliz behar diren tokira. |
OINARRIZKO BIZI EUSKARRIA |
Gure anbulantzia, Fiat
Ducatto 2.8 D furgoneta bat, Oinarrizko Bizi Euskarri motatakoa da, eta
edozein larrialdi mediku edo istripuan lehenengo erantzuna emateko behar
bezala dago prestatuta.
Anbulantziaren dotazioa hiru bolondresez dago osatuta: Sanitario nagusia, bigarren sanitarioa eta gidaria (nahiz eta azken hau ere hirugarren sanitario moduan haritzeko behar den moduan prestatuta izan). Bolondres hauen lanari esker anbulantzia eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan zehar zabalik eta prest mantentzen da, txanda sistema bat dela medio. |
Gure bolondres guztiek behar bezalako kualifikazioa eta experientzia daukate bere anbulantziaren barneko lana egiteko, hala nola zaurituak ahal bezain hoberen zaintzeko gogo eta ekimena. |
Hasiberriak
direla eta experientzia gutxi dutenean bigarren sanitario moduan hasten
dira, baina jakintzak eta praktika artzen duten bezain pronto sanitario
nagusi izatera pasa daitezke.
Pasa ezazu arratoiaren
gezia argazkien gainetik gure anbulantziaren barruan daramaguna ikuzteko.
Zu ere gure taldearen parte izan nahi baduzu zure aldi libretan, anima zaitez. Pasa zaitez gure APUNTA ZAITEZ ataletik eta adieraz ezazu Plentziko postua lehentasun moduan. Laizter jarriko gara zurekin harremanetan. |