Hasiera
Nagusia
BASEA
Non Gauden
Basea
Historia
TALDEA
Tripulazioak
Prestakuntza
Trebakuntza
LANEAN
Errekurtsoak
Urpekariak
Babestutakoa
Zainketa lanak
EKINTZAK
Erreskateak
Antolakuntza
Prentsa
ZATOZ
Apunta Zaitez
Lagunduiguzu
Estekak
E-Mail
|
|
TREBAKUNTZA
Trebakuntza
ariketak asteburuetan ematen dira normalean, egun hauetan bait da hain
zuzen ere bolondres gehienek denbora librea gai hauetan erabil dezaketenean.
Ariketa hauek tripulazioei ezagutza eta konfidantza artzeko posibilitatea
eskaintzen diete.
Tripulazio
kide bakoitzak bere betebehar berezia duenez trebakuntza ariketa ezberdinak
egiten dituzte haien zereginen arabera. Hala ere, badago tripulazio kide
guztekin batera datorren eta taldearen lana helburu onera ailega dadin
beharrezkoa gertatzen den alderdi bat ere: Nabigazio eta akzio egoeratan
hain beharrezkoa den elkarrekiko konfidantza eta ezagutzaren beharra.
Patroiak:
Patroien
praktikak kostaldearen ezagutzaren sakontzean, instrumentuen bidezko nabigazioan,
ekaitzean eta olatuekin egindako nabigazioan, uretan dagoen pertsona baten
berreskuraketan, untzien alboz-albo parekatzean zein hurbilketetan, amarretan,
atoaketak, porturatzean zein portutik ateratzean datzate. |
|
Sorosleak:
Sorosleen
trebakuntza ariketek arlo sanitarioa eta uretako erreskatera zuzentzen
dira. Haien trebetasun sanitarioak hobetzeko asmoz egiten diren ariketen
artean zera azpimarra dezakegu: Inmobilizazioak bizkar-oholean, uretan
zein lurrean, botikinaren, ferula eta lepokoen erabilpena, suspertze maniobrak...
etab.
|
Uretako
erreskateari dagokionez, ohizko praktikak kostaldera igeriz hurbiltzean
datzate, hegatzekin zein hegatzik gabe, erreskate oholarekin edo hura gabe
datzate normalean, baina baita zaurituen arreta eta atoatzeak uretan badago
ere.
Maniobra
guzti hauek zailtasun maila geroz eta altuago bat ezarriz egiten dira,
posible gertatzen den bitartean behintzat. |
Marinelak:
Bereziki
eguraldi txarreko nabigazioan eta materialeen kokatze egokian, porturatze,
itsasoratze, lotze eta atoatze maniobretan patroiari laguntza ematen, etabarretan
trebatzen dira batez ere.
Haien
ezagutza sanitarioak ere praktikatzen dituzte inmobilizazio eta birika-bihotz
suspertze maniobrekin, zaurituen lekualdaketa teknikak merkantzi barku
batetik gure ontzira edo ta gure ontzitik porturakoekin, sorosle eta urpekariei
laguntza nola emotearekin, etabar. |
|
Urpekariak:
Haien
praktiken gehiengoa urazpian ematen da, baina ontzi barnean egiten dituztenak
oso garrantzitsuak izaten dira ere, hala nola materialearen kokatze eta
zihurtatze egokia, istripua jasotako kide bateri laguntza eskeini, edo
ta bakoitzak bere ekipoa zein taldekideekoena itsasoan egiaztatzea.
|
Urazpian
egiten dituzten ariketen adibide modura: iparrorratzaren bidezko nabigazio
eta orentazioa, bilaketa zirkular edo lerroan haien bariapen guztiak barne,
bilaketak planeadoreen laguntzaz, istripua izan duen urpekari baten erreskatea
eta urazaleratzea, ekipoaren erabilpena, apneak... etab. |
Honez
gain, urpekarien lanean kideekiko konfidantza eta elkarlana bereziki garrantzitsua
izaten da.
Gainera,
bolondres guztiak sanitarioak direnez Osakidetzako Emergentzia Sarean dauden
gure anbulantzietako batean praktikatzea ere sustatzen da.
Bertan,
praktika edo ta jakintza gutxien daukaten bolondresek bigarren sanitario
moduan joan daitezke, lehengo sanitarioaren tokira experientzia nahikoa
artu eta gero pasa daitezkelarik. |
|
Trebakuntza
Ariketak |
Ondorengo
zerrendak gure tripulazioek burutzen dituzten trebakuntza ariketa gehienak
aurkezten ditu.
- Kutsaduren garbiketa.
- Nabegazioarako arriskutsu
diren materialeen bilketa.
- Untzien atoaketa.
- Kroskoan zuloa duen untzia.
- Sutan dagoen untzia.
- Zauritutako bat dakarren
untzia.
- Tripulatzaile bat uretara
jauzi zaion untzia.
- Bilaketak urpekariekin.
- Kostaldera hurbilketa bi
untziekin.
- Kostaldera hurbilketa igerian.
|
|