Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
Arriluzeko Itsasoko Gurutze Gorriaren basea Algortan (Getxon) dago kokatuta, Bilboko portua inguratzen duten kostaldeko herrietako batean hain zuzen ere.
Euskal Herriko mendebaldeko eskualdea den Bizkaiko kapitala izanda, Bilbokoa Europako porturik garrantzitsu eta bisitatuenetariko bat izan da betidanik. Euskaldunentzat hain garrantzitsua eta hain berekoa izan den itsas tradizioak toki hurrutienetara ailegatzera bultzatu die, haien bidaien testigutza toponimoetan eta itsas nabigazio karten izenetan jasota geratu delarik, hala nola nazioarteko hitzarmen eta merkataritza dokumentuetan ere. Bereziki nabaria da nolatan Frantziako mendebalde eta Espainiako iparralde bitartean mugatzen den itsas zabalera guztiari Bizkaiko Golkoaren izena eman zaiola, betidanik hura haien etxearen aintzakotzat hartu dutenen homenez.
Bilboko
portuaren instalazio komertzialetaz aparte, haren kanpoko kai-muturrek
bi kirol kai eta baxurako hiru arrantza portu babesten dituzte ere: Getxo
Kaia eta Real Club Maritimo del Abra alde batetik, Zierbena, Santurtzi
eta Arriluzeko arrantza portuak bestetik.
|
|