Hasiera
Nagusia
BASEA
Non Gauden
Basea
Historia
TALDEA
Tripulazioak
Prestakuntza
Trebakuntza
LANEAN
Errekurtsoak
Urpekariak
Babestutakoa
Zainketa lanak
EKINTZAK
Erreskateak
Antolakuntza
Prentsa
ZATOZ
Apunta Zaitez
Lagunduiguzu
Estekak
E-Mail
|
|
ERREKURTSOAK
Bi
maila hauetan era berean sailkatutako untziak dira. Itsaso zabalean zein
kostaldeko erreskaterako erabiltzen diren untziak dira hauek, eta hori
dela eta bi mailetako untzien ezaugarriak izan behar dituzte aldi berean.
Untzi gogor eta sendoak izan ohi dira, kabinadunak, azelerazio ona eta
maniobrabilitate bikainekoak, eta gehienetan bi motore izaten dituzte.
Horrez gain, autonomia handia dutela ere esan beharra dago.
Ezaugarri
hauek direla eta gure A-B mailako untzia bi helburu desberdinekin erabili
ohi dugu: Batez be ohizko salbamendu lanetan, baina baita ere koordinakuntza
postu moduan ur gainetiko zein azpiko bilaketa lanetarako.
|
|
DHUBE
Luzeera: 12 metro.
Zabalera:
Desplazamendua: 9
TnB.
Gehieneko habiadura:
27
korapilo
Autonomia:
Tripulazioa: 4 -
5
Makina:
2x Cummins
300 Z.P.
CastoldiJet turbinekin. |
MAG-10 Vedette untzi
bat da hau, aluminio aleazio batez eraikita eta buruz behera jartzekotan
berez zuzentzeko ahalmena daukana, gainean daraman eta horretarako behar
duen momentua ematen dion txalupa auxiliarrari esker.
300 Z.P. -ko bi motore
ditu, hauek untzia bultzatzen duten bi Castoldijet turbina mugitzen dituztelarik,
ohizko helizeen ordez.
Propultsio sistema honek
dituen abantailak bistan dagoz urpekariekin, oso sakonera gutxiko uretan,
edo ta uretan egon daitezkeen soken bitartean lan egiterakoan, helizeak
halabeharrez trabatuta geldituko bait ziren. Harez gehiago, turbinek helizeen
kasuan pentsaezina izango liratekeen itzelezko maniobrak egiteko ahalmena
ematen diote untzi honi.
Elektronika: Hiru
VHF irrati (bi itsas bandan eta bat 27 MHz-tan), txibato bat 2182 KHz -tako
frekuentzian, goniometroa, NAVTEX-a untzietarako oharrak eta parte meteorologikoak
hartzeko, GPS-a, ploterra, eko-sonda, erradarra eta hondoratze señalizazio
baliza bat, COSPAS-SARSAT sistemaren arabera.
Tresneria: Bilaketetarako
fokuak, erremolketarako ekipoak, ura ateratzeko edota suteak itzaltzeko
ur-punpa, emrgentziatarako txalupa eta superbibentzi ekipoak, flotagailuak
eta erreskate latak, soka jaurtitzaileak eta Zodiac txalupa neumatiko bat
zapaiaren gainean lotuta, 15 Z.P.-tako Evinrude kareletik kanpoko motorea
duena eta sakonera gutxiko tokietara ailegatzeko oso baliogarria izaten
dena.
Ekipo sanitarioa:
Hiru ohe, bizkar taula eta kabi-ohetila, oinarrizko eta mediku botikinak,
lepokoak, ferulak eta berpizteko tresneria. Desfibrilagailu semiautomatikoa
eta oxigenoterapiarako ekipoa. |
Maila
honetako untziak ekintza azkarretakoak izaten dira eta gehienetan kroskodun
pneumatikoak izaten dira.
Kostaldeko
erreskatetarako erabiltzen direnez tostaz-kanpoko potentzia handidun motore
bat edo bi jarri ohi dira, urautsietan maniobra azkarrak egin behar bait
dituzte. Arrazoi honegatik oso garrantzitsua izaten da abiadura handiko
untziak izatea.
|
|
ARRILUZE
III
Luzeera: 7.30 m.
Zabalera: 2.8 m.
Desplazamendua:
Gehieneko habiadura:
37 korapilo.
Autonomia:
Tripulazioa: 3
- 4
Makina:
1x IVECO 200 C.V. untzi barruan |
Untzi
hau Zodiac Hurricane 7.3 bat da, eta "Z-drive" motako motore bat dauka.
Gure errekurtsorik berriena da, 2004.eko Ekainean bota bait genuen uretara
lehenengo aldiz.
Electronika:
VHF irratia, Eko-sonda, GPS, Plotter eta Radar-a.
Tresneria: Bilaketetarako
fokua, erremolkatzeko trasteak, eta ohetila bat jartzeko tokia.
Ekipo sanitarioa:
Botikina, ferulak, lepokoak, bizkar taula eta kabi-ohetila, berpizkuntze
eta oxigenoterapiarako ekipoa. |
|
|
ARRILUZE II
Luzeera: 7.30
m. Zabalera:
Desplazamendua: 3
TnB.
Gehieneko habiadura:
35
korapilo
Autonomia:
Tripulazioa: 3 -
4
Makina: 2x Evinrude
Fitch 115 C.V. |
Duharry Cormorán
7.30 CR bat da, eta bere izena lehenago izan genuen beste untziaren omenez,
"Arriluze" izenekoa eta 1995. urtean erreskate baten erdian hondoratu zena,
artu zuen. Bere kabuz zuzen jartzeko kapaza da hau ere.
Bi tostaz-kanpoko injekzio
elektronikozko Evinrude Fitch motore ditu.
Electronika: VHF irratia,
Eko-sonda eta GPS.
Tresneria: Bilaketetarako
fokua, erremolkatzeko trasteak, eta ohetila bat jartzeko euskailuak (nahiz
eta hirutarako tokia izan).
Ekipo sanitarioa:
Botikina, ferulak, lepokoak, bizkar taula eta kabi-ohetila, berpizkuntze
eta oxigenoterapiarako ekipoa. |
|
|
BILBAO
Luzeera: 7.50
m. Zabalera:
Desplazamendua: 3
TnB.
Gehieneko habiadura:
40
korapilo
Autonomia:
Tripulazioa: 3 -
4
Makina: 1x Evinrude
Fitch 150 C.V. |
Honako untzi hau Bombard
Explorer 6.70 bat da, eta bi kamilla eroateko tokia du, tostatik kanpoko
injekzio elektronikozko Evinrude Fitch batez ornituta. Gure untzirik berriena
da, 1999-an martxan jarria.
Electronika: VHF irratia,
Eko-sonda eta GPS.
Tresneria: Bilaketetarako
fokua, erreskate lata eta erremolketetarako tresnak.
Ekipo sanitarioa:
Botikina, ferulak, lepokoak, bizkar taula eta kabi-ohetila, berpizte eta
oxigenoterapi ekipoa. |
C
mailako untziak barneko uretarako erabiltzen dira, eta hori dela eta, tostaz-kanpoko
motore bakardun untzi txikiak izan ohi dira. Honez gain, kotxe batek arrastaka
eramateko posible izan behar dira, halabeharra gertatu den ibai edo errekaraino
eraman ahal izateko. Haien betebehar garrantzitsuenak erreketako erreskateak
eta portuetan antolatzen diren festa ekintzei babesa ematea izaten
dira.
|
|
SABINA
Luzeera: 4.5
m. Zabalera:
Desplazamendua:
Gehieneko habiadura:
22
korapilo
Autonomia:
Tripulazioa: 2 -
3
Makina: 1x Honda
35 Z.P. 4 aldikoa. |
Zodiac Pro 4.5 bat, Non-Stop
flotagailduna eta gehienetan festa edo kirol ekintzen koberturarako edo
ta lur barneko edo sakonera gutxiko uretako erreskateetarako erabiltzen
den untzia da hau.
Urpekari taldeak ere
erabili izaten du ibaietako bilaketetan edo uholde kasutan.
Elektronika: Irratirik
ez duenez, komunikazioak Walkie-Talkien bitartez egiten da, itsas VHF-an,
hori bai.
Tresneri sanitarioa:
Botikina. Beste motatako tresneria ere emergentziaren arabera eramaten
dugu. |
|
|
EREAGA
Luzeera: 4.20
m. Zabalera:
Desplazamendua:
Gehieneko habiadura:
20
korapilo
Autonomia:
Tripulazioa: 2 -
3
Makina: 1x Evinrude
30 Z.P. |
Honako hau beste Zodiac
Pro 4 bat da, Non-Stop flotagailuduna.
Estropadetan eta festa
ekintzetan erabiltzen da gehien bat, hala nola ibaietako, kostalde edo
ta sakonera gutxiko uretako emergentzietan ere.
Elektronika: Emisorarik
ez duenez, komunikazioak Walkie-Talkien bitartez egiten da, itsas VHF bandan.
Ekipo sanitarioa:
Botikina. Beste motatako tresneria ere emergentziaren arabera eramaten
dugu. |
Hainbat
alditan erreskatea lurretik egin behar izaten da, gertaera izan den tokira
uretatik heltzea ezinezkoa delako edo ta barneko uretako (errekak, presak,
ahintzirak...ea.) erreskate bat delako.
Beste
batzutan, nahiz eta erreskatea itsasotik egin, komenigarria izaten da lurretiko
laguntza izatea, untzia bere maniobretan gidatzeko.
|
|
NISSAN PATROL
Luzeera:
Pisua:
Autonomia:
Motorea:
Tresneria: Botikinak,
bilaketetarako linternak, palak, sokak,...etab. |
Oso erabilgarria izaten
da lurretiko laguntza behar duten erreskate zailetarako edo ta C mailako
untziak eta urpekariak gertaeraren tokiraino eroateko.
Basean daukagun erreskaterako
materiala daukan orga bat eraman dezake. Orga honen barruan topa daitekeen
materialaren artean bi soka jaurtitzaile kanoi , andaribelak, palak, argizko
kanoiak, eta abar luze bat agertzen dira. |
|
|
|