Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
Arriluzeko
Itsas Salbamendu basea Getxoko udalerrian dago kokatua, bere izen berea
daukan pasealekuan, hainbat toki turistiko garrantzitsuen inguruan, hala
nola Ereagako hondartza eta "Getxo Kaia" kirol portua adibidez.
Baina gure basearen lehendabiziko helburua Itsas Salbamendua da, eta horretarako dago bereziki pentsatuta eta prestatuta: Emergentzien koordinazio zentrua. Laguntza behar duten deiei harrera egiteko (telefonoz - 94 4 600 200 - zein itsas dei eta sorospen frekuentziaren bitartez - 16. kanala V.H.F.-n) eta salbamendu ekintzetan aritzen diren errekurtsoen koordinakuntzarako pentsatuta dagoen gela da.
Gainera gure lurretiko sostengu ibilgailuekin komunikatzeko erabiltzen dugun emisora bat daukagu ere, Gurutze Gorriko anbulantziak barne, hala nola Getxoko Babes Zibilarekin (Udaltzaingoa etaDYAko anbulantziarekiko koordinakuntza) hitzegiteko beste bat. Gela honetatik emergentzia guztiak zuzentzen dira, eta untziei joan beharreko tokiei buruzko informazioa ematen zaie, bertoko nabegazio kartetatik, itsasbide mapa ofizialetatik, zein bolondresek beraiek prestatutako eta kostalde bera eta haren harriskuak deskribatzen dituzten fitxetatik artutako datuetatik hasita. Gure
basean garage-biltegi bat ere badugu. Bertan bolondresek haien interbenzioetan
behar izango dezaketen material guztiak gordetzen dira: Jantzi termikoak,
salbamendu jakak, neopreno jantziak, urpekaritzarako ekipoak, mantak, labanak,
sokak, suaren kontrako ekipoak (mota guztietako su-itzalgailuak, motoponpak
eta mangerak)... Hala nola itsasoan erabiltzen dugun materiale sanitarioa
(lepokoak, puzteko ferulak, bizkarrezurrerako taula, kabi-ohetilak, botikinak,
erreskate latak, erreskate surf taulak,...).
Azkenik, basea Itsasoko Gurutze Gorriko parte garen bolondreson etxea ere bada, benetako bizileku baten moduan hornituta dagoelarik, haren sukalde, egongela, jangela, logela, etabarrekin. |
|