Hasiera
Nagusia
BASEA
Non Gauden
Basea
Historia
TALDEA
Tripulazioak
Prestakuntza
Trebakuntza
LANEAN
Errekurtsoak
Urpekariak
Babestutakoa
Zainketa lanak
EKINTZAK
Erreskateak
Antolakuntza
Prentsa
ZATOZ
Apunta Zaitez
Lagunduiguzu
Estekak
E-Mail
|
|
ITSAS
SALBAMENDUA
EUSKAL
HERRIAN
Euskal
Autonomia Erkidegoan itsas salbamendua hainbat estatu zein autonomi mailako
erakundeen elkarlanaren emaitza da.
EAEn,
Eusko Jaurlaritzako Barne Ministeritzaren menpe dagoen SOS Deiak da larrialdi
guztien arduraduna. Bere eginkizunen artean lurrean, lurreko uretan (ibaiak,
estuarioak, lakuak,etab), areatza eta hondartzetan, labarretan eta kostaldean
gertatutako larrialdien koordinakuntza dago. |
|
Itsasoko
larrialdiak, Espainiako Gobernu Zentralaren Sustapen Ministeritzaren menpeko
Sociedad Estatal de Salvamento Marítimok (Sasemar) koordinatzen
ditu, itsas zabalean zein kostaldean. |
|
Bi
erakunde hauek larrialdietan parte hartzen duten talde guztien koordinakuntza
dute bere kargu, hau da: Salbamendu untziak, itsasoko polizia eta hegazkinak.
SOS Deiak gainera lurreko zerbitzuen ekintzen buru da ere, larrialdietako
anbulantziak, suhiltzaileak eta Ertzaina hain zuzen.
Salbamendu
untziak
Euskal
Autonomia Erkidegoko itsas salbamenduaren atalik garrantzitsuena Gurutze
Gorriak Arriluze (Bilbo), Bermeo, Ondarroa, Getaria, Donostia, Pasaia eta
Hondarribian dituen baseetako erreskate untzietan datza.
Hauetako
base bakoitzak bere B mailako (kostalde eta itsasertzeko erreskateetarako)
eta C klaseko (lur barruko urak eta estuarioak) salbamendu untziak ditu.
Gainera,
baseetako hiruk (Bilbo, Ondarroa eta Donostia) itsas zabal zein kostaldeko
erreskaterako A/B mailako salbamendu untziak dituzte, hoietako bik Eusko
Jaurlaritzako Garraio Ministeritzak erosita. |
|
Zenbait
untzien dohaitzaz gain, Eusko Jaurlaritzak erreskate talde hauekin kolaboratzen
du diru laguntza eta erreskate materiala berriak emanez. Honek, tripulazio
bolondresen lan bikaina eta motibazioari gehituta, Euskal Autonomia Erkidegoak
estatu osoko itsas salbamendu zerbitzurik hoberenetarikoa izatea posible
egiten du.
|
Mapa
honetan Gurutze Gorriak Euskal Autonomi Erkidegoan dituen zazpi itsas salbamendu
baseak ikus daitezke.
Gune
gorriak base bakoitzeko B mailako untziek babesten duten eremua azaltzen
du. Gune grisak berriz, A mailako untziek gain hartutakoa. |
Honez
gain, Sasemar-ek baditu zenbait erremolkadore itsas zabalean aritzeko,
hala nola A mailako untzi bat Bermeon.
Itsasoko
Polizia
Estatuko
zein Autonomi Erkidegoko polizien untziek betebehar garrantzitsua izaten
dute hainbat salbamenduetan, erreskate untziei laguntza bikaina eskainiz.
Bai
Goardia Zibilak zein Ertzainak itsas zabaletako erreskate eta bilaketetan
aritzeko kapazak diren untziak dituzte. |
|
Egazkinak
Ertzainaren
helikopteroek, Bizkaialdean base dutela, zerbitzu azkar eta egokia ematen
dute haien laguntza behar izaten denean. Gehienetan, bilaketetan eta ailegatzeko
latzak diren tokietako erreskateetan hartzen dute parte, baina bainta ere
erreskate untziei laguntza eskeintze lanetan.
Batzutan,
Sasemar-ek ere bere helikopteroa ekar dezake. Helikoptero hau Ertzainarenak
baino haundiagoa da, eta autonomia gehiago eta erreskate ekipo hobeak ditu. |
|
Erreskate
txikietan ibiltzeko ordea, ez da hain erabilgarria. Gainera, basea Gijon-en
(Asturias) izanda eta Kantauri osorako babesa eskeintzen duenez, ez da
beti libre edo erabiltzeko moduan egoten. |