Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
Arriluzeko
Urpekari Taldea haien telefono mugikorren bidez eguneko 24 ordutan zehar
dei batetarako prest dauden dozena bat bolondresek osatzen dute. Gure artean
"aktiboan" daudeneko taldea dela esaten dugu, eta normalean ur azpiko emergentzia
guztietan parte hartzen dutenak izaten dira, bai itsasoan zein lur barneko
erreka edo urtegietan.
Hori dela eta, taldekide guztiak hilabetero biltzen dira protokoloak berrizteko, ekintzak eztabaidatzeko eta hamabost egunero egiten diren praktikak prestatzeko. Praktika
hoiek betetzea derrigorrezkoa da "aktiboan" dauden urpekarien talde horretan
mantendu ahal izateko.
Erreskate taldearen atal honetan beraz, taldekidea ondo ezagutzea eta elkarrekin ondo ulertzea benetan garrantzitsu izaten dira, eta horregatik azpimarratzen da horrenbeste hain sarri egiten diren praktiken garrantzia. Hamabi
hauetaz gain, urpekari titulazioa daukaten baina Erreskate Urpekari Taldearen
parte ez diren beste bolondres batzuk badaude ere: "Erreserbako" urpekariak
hain zuzen ere. Normalean experientzia gutxien duten urpekariak dira hauek,
lan edo famili arrazoiengatik hamabost egunero egiten diren praktiketara
etorri ezin direnak edo ta 24 orduetan zehar prest egon ezin daitezkeen
hoiek.
Ur
azpiko erreskate lanetan aritzeko zortzi urpekari ekipo osoak ditugu (bonbonak,
txaleko hidrostatikoak eta oktopu-dun erregulatzaileak) haien ekipo arinekin
batera(aletak, berunak, betaurrekoak eta tutuak), hala nola bezte hainbat
erreserba bonbonak ere.
Honez
gain nehurri guztietako neopreno jantziak, seinalizazio boiak, bilaketetarako
pesak eta karretelak, deskonpresio boiak, planeadoreak, sokak eta grileteak,
hondoak begiratzeko tresnak, ur azpiko fokoak, linternak, etabar handi
bat dugu.
Urpekari Taldea lur barneko edozein tokitara joateko aktiba daiteke, eta hara joateko erreskate Nisan Patrol-a erabiltzen du normalean. Auto honek gure C mailako untzi bat erremolka dezake errepideetan zehar, beharrezkoa gertatzen den edozein tokiraino. Gainera bezte untxi txiki bat ere badekogu, bere motxila propioaren barruan pertsona batek eraman dezakeena eta urpekari bonbona batekin guztiz puztu daitekeena. Untzi honek kroskorik ez kilarik ez duenez oso egokia izaten da erreketatik zein abarrez betetako urtegietatik nabigatzeko. |
|