Hasiera
Nagusia
BASEA
Non Gauden
Basea
Historia
TALDEA
Tripulazioak
Prestakuntza
Trebakuntza
LANEAN
Errekurtsoak
Urpekariak
Babestutakoa
Zainketa lanak
EKINTZAK
Erreskateak
Antolakuntza
Prentsa
ZATOZ
Apunta Zaitez
Lagunduiguzu
Estekak
E-Mail
|
|
PRESTAKUNTZA
|
Itsasoko
Gurutze Gorria uretan gertatutako edo ta urarekin zerikusirik duten istripuetan
lehengo erantzuna ematen duen premiazko ekintza taldea da.
Horregatik
hain zuzen, gure trebakuntza sistemak bolondresek erabat menperatu behar
dituzten bi oinarri nagusi ditu: Istripuak eta Ur ingurunea. |
Istripuetako
trebakuntza lehendabiziko arretan datza, eta premiazko laguntzetako kurtso
batekin dator bat, geroago Oinarrizko Bizi Euskarriko emergentzietako anbulantzia
batean sanitario lagntzaile moduan egiten diren hainbat praktikekin osatzen
delarik.
Kurtso
honek Lurreko Sorosle eta Premiazko Laguntzetako Espezialistako titulazioekin
hornitzen ditu bolondresak, eta guztioi eskatzen zaizkien jakintza minimoak
izaten dira. Hala ere, bolondres gehienek ez dira honekin konformatzen
eta gaian sakonago joatea nahiago dute, horretarako Itsasoko Gurutze Gorriak
berak bolondresei eskeintzen dizkien kurtso aurreratuagoak jarraitzen dituztelarik,
titulazio aurreratuagoak lortzen dituztelarik eraberean noski.
Ur
inguruneari dagokionari buruz, tripulazioen parte izan nahi duten guztiak
honekin erlazionatuta dauden titulazioetako baten bat behintzat eskuratu
behar du: Bai sanitarioak (Uretako SOS-a, Itsas SOS-a), bai untzi gidatzekoak
(Titulina, J.U.P., Yateko patroi...), edo ta urpekaritzakoak. Titulazio
hauek bolondresak tripulazioaren parte moduan nahiago dituen funtzioak
betetzeko kapazitazioa ematen diote.
Honez
gain, bolondres berriek etengabeko praktika plan bat jarraitzen dute, erabiltzen
ditugun teknika eta errekurtsoei buruzko jakintza beregana dezaten, eta
etorkizunean gerta daiteken larrialdi egoera batean parte hartzeko kapazitatea
izan dezaten. |
|
Etengabeko
trebakuntza hau nahitaezkoa izaten da emergentzia egoera batean arazoak
minimizatu eta segurtasun minimoak zihurtatzeko, eta Arriluzeko Itsas Gurutze
Gorriko taldekide guztiek aldiro artzen dute parte simulakro eta
praktiketan, edozein motatako ekintzarako beti ahal bezain prestatuago
egoteko. |
|
Hurrengo kurtsoak
- 2006 -
|
Premiazko laguntzak:
Urt. 9 - Ots. 3
Mar. 1 - Mar. 31
Mai. 2 - Mai. 31
Eka. 12 - Uzt. 7
Ira. 11 - Urr. 6
Aza. 2 - Aza. 30
Uretako SOS:
Ots. 11 - Mar. 19
Api. 8 - Mai. 14
Urr. 14 - Aza. 12
Desfibrilazioa (DEA):
Ots. 7 - Ots. 10
Api. 3 - Api. 6
Eka. 5 - Eka. 8
Uzt. 10 - Uzt. 13
Urr. 9 - Urr. 13
Abe. 11 - Abe. 15
Kurtsoen ordutegia:
Astel.- Ostir. 19:00tik 22:00ra
Larun.- Igand.(SOS) 9:00tik 13:00ra
Informazioa eta izena ematea:
94.460.92.95
|
|