Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
Getxoko
Itsas Gurutze Gorriak herri honetako etxerik bereizgarrienean dago kokatuta:
Naufraguen Etxean hain zuzen ere.
Sozietate honen izatearen arrazoia Bilboko portuaren historian zeharreko ezbeharren kopuru altuan datza. Errege Katolikoen garaiko Aginte Errealek aipatzen zuten jadanik bertoko kostaldeak urtero hiru edo lau untzi hondora eramaten zituela. Baina Bilboko Abraren historio iluna baieztatzen zuten aztarnak Evaristo de Churruca ingeniariak aurkitu zituen burdinezko kaiaren eraikuntzarako lanak egiterakoan, barra dragatzen ari zirela Adriano erromatar enperadorearen garaieko hainbat txanpon topatu zituzten eta. Burdinaren
urte handietan, Britainia Handiko kartagileek haien itsasgizonei abisu
ematen zieten jada Bilboko sarreran zegoen barraren existentziaz eta honek
ekarri ohi zituen ezbeharrei buruz. Burdinezko kaia eraiki zen harte, milaka
lagunek heriotza topatu zuten Areetako Mojijonera eta Santurtzi bitartean
zegoen areezko mihian.
Hainbatetan itsasbidea guztiz itxita geratzen zen, eta itsas-aginpideek eta pilotu lemanek beste bide bat ireki behar izaten zuten El Salto-ko hondartzatik Santurtzira, beste posibilitate honek itsaslabarretan bukatzeko arriskua bazuen ere. Hasiera
batean, itsas istripuen maiztazuna zela eta, Naufraguen Etxeak ezbehar
hoien biktimak jasotzeko erabiltzen zen solailu bat ere bazuen. Gaur egun,
etxebizitzaren parte hori Bilboko Portu Autonomoaren zuzendaritzak erabiltzen
du eta, ezbehar bat gertatzekotan, izan daitezkeen biktimak Santurtziko
Itsasgizonen Etxean jasotzen dira.
1973.ean getxoko Naufragoen Salbamendurako Sozietatea Gurutze Gorriaren barnera pasa zen behin betikoz, eta une honetatik aurrera sorospideen eta errekurtsoen berritze eta gaurkoratzea hasi zen. |
|