Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
ERRESKATEAK PRAKTIKO
BATEN ERRESKATEA edo itsasoan arropak duten garrntzia - Martxoak 2000
Abisua eman eta gero, oinarrizko trasteak hartu nituen. Kasu honetan, eta premia zela eta, untziaren giltzak, komunikazio ekipoa eta botikina (beti eraman beharrekoa) baino ez nuen artu. Ondoren gure untzira abiatu nintzen elastiko eta praka motz batzuekin besterik ez jantzita nengoela ohartu gabe (nire lotarako uniformea). Untzia martxan jartzen ari nintzen bitartean Koldo barrura salto egin zuen (patroia bera zen eta) eta nire hortzek kolpe erritmiko batzuei eman zioten hasiera. Kanpoko Abra bidean atera ginenean kolpetxo hoiek benetako dardarkara bihurtu zen nire gorputz osoan zehar. Biktima topatu genuenean Bilboko portuko praktiko bat zela jakin genuen, merkatal untzi bateko eskaileratik jausi eta besoa apurtu zuena. Tokira heldu ginenean, praktikoa flotagailu bat zeukan helduta bere untziaren alboan, baina haren kideek ezin zuten inola ere untzira igo karelaren altuera zela eta. Hotzak kikilduta egon arren uretara egin nuen salto (Koldoren oharren bat artuta ere) besoa inmobilizatu ondoren praktikoa gure untzira igotzeko. Hotzak arnasa eteten zidan, baina hala ere nire betaurrekoak berreskuratzea lortu nuen maniobra hasi baino lehen (haiekin egin nuen salto eta ez nintzen horretaz ohartu burutik nola ateratzen zitzaizkidan nabaritu nuen arte). Hipotermiatik hurbil geundenez biok, untzira igo eta berehala arropak kendu eta bata besteari heldu ginen maindire termiko baten barruan (nazioartean ezarritako hipotermiaren aurkako protokoloaren arabera). Segituan gure salbamendu etxerako bidean hasi ginen, non anbulantzia bat geneukan zai praktikoarentzat, hala nola dutxa bero bat niretzat. Hauxe
izan zen nire lehenengo irteera bizirik zegoen pertsona baten bila eta
ezperientzia ahastezina dela esan behar dut, baina guzti horren gainetik
ikasgai garrantzitsu bat ikasi nuen: Itsasora arropa onekin atera behar
da.
|