Arriluzeko
Itsas Erreskate Basea
Base de Salvamento Marítimo de Arriluze Sea Rescue Station of Arriluze |
Hasiera Nagusia BASEA
TALDEA
LANEAN
EKINTZAK
ZATOZ
|
ERRESKATEAK
LURGORRI
KALAN ERRESKATEA (Sopelan) - 2002. ekoUrriak 21
16:00-ak inguru, gure koordinatzaileak deitu zigun Ertzaintzak gorpu bat aurkitu zuela labar batzuen oinean eta hura ateratzeko arazoak izaten hari zutela esanez. Hara joateko badaezpada eta laguntzarik behar bazuten prest egoteko. Berehala prestatu genituen honelako kasuetan nahitaezkoak diren ekipo eta jendeak: · Untzi bat (Arriluze II) laguntza sanitarioa eskeintzeko prest
Gorpua topatu zuten tokia Lurgorri Kala moduan ezaguna da, Sopelan dago eta hondoa oso irregularra da, arrokez beteta. Han kalaren atarian Ertzaintzaren Itsas Zain untzia zegoen itxoiten, hain andia izanda (20 metro luzeeran) ezin bait zen barrura sartu. Eguraldi txarrak helikopteroaren parte-hartzea ezinezkoa egiten zuen.. Labarraren oinean Ertzaintzako patrulla bat zegoen, eta haiekin bat forensea, epailea eta haien laguntzaileak. Oinez jaitzi ziren gorpua ikusteko eta datuak jasotzeko, baina itsasoak gora egin eta bertan gelditu ziren lotuta. Honelako kasuetan egiten den lehenengo gauza errekurtsoen koordinakuntza eta bakoitzari bere betebeharrak banatzea izaten da. Honela, · Itsas Zain-eko untzi auxiliarra (hiru metrotako neumatiko bat) labarretara hurbildu beharko zen han zegoen jendea hartu eta L/S Bilbao untzira pasatzeko.
Behin hau prestatu eta gero, Itsas Zaineko untzi auxiliarra arroketara hurbiltzen lagundu genuen han zegoen jendea jaso zezan. Bidaia bakoitzean bi pertsona baino ezin zituenez eraman joan etorriak egin behar izan zituen. Autoritateak atera genituenean hegalak jarri eta Arriluze II-rako bidean hasi ginen, kabi-ohetilla 20 bat metro igerian eroanez. Uretatik untzira igo genuen ohetilla eta bere zama tripulazioaren laguntzarekin, eta gutako batek gorpua Itsas Zainera pasatzen laguntzeko bertan geratu zen bitartean bestea L/S Bilbao-ra joan zen igerian autoritateak Ertzaintzaren untzira pasatzen laguntzeko prest. Erreskatea bukatu eta gero portura bueltatu ginen ondo betetako lanak ematen duen poztasunarekin. Ez zen arriskurik gabeko emergentzia bat izan, baina Itsasoko Gurutze Gorriko bolondresen profesionalitatea eta Ertzaintzaren Itsas Taldearen jokaera bikainari esker bost pertsona erreskatatu genituen hildakoaren gorpuaz gain, eta izan genuen arazorik handiena erreskatatutako batek hartu zuen zorabioa besterik ez zen izan. |